Category: Partehartzea

Burlatako alkateak osoko bilkura bideoz grabatzea galarazi dio BILDU-ri

Aza 30 2012

Burlatako alkateak, Juan Carlos González Muñozek (UPN), osoko bilkura bideoz grabatzea galarazio dio BILDU udal taldeari.

Legegintzaldiaren hasieran, udalaren jarduna herritarrei hurbiltzeko asmoz, Udalak berak osoko bilkurak grabatzearen proposamena egin genion gobernu taldeari, Udalaren web gunearen bidez zabaltzeko asmoz. Baina, alkateak berak eta gobernu taldeak gai honen inguruan agertutako utzikeria eta iniziatiba falta dela eta BILDU-k grabazioak egiteko erabakia hartu zuen.

Hartutako erabakia alkateari berari jakinarazi genion pasaden urrian, osoko bilkurak saio publikoak direla eta ohorea, intimitate pertsonala eta irudia babesten duen legeak kargu publikoen irudien hartzea edota grabazioa ez duela debekatzen argudiatuta, beti ere, irudien hartzea edota grabazioa euren kargu publikoari atxikirik doan funtzioa betetzen ari diren saio publiko batean ematen bada.

Zer izkutatu nahi dute? Zergatik ez dute nahi herritarrek udaletxean gertatzen denaren informazio zuzena jasotzea? Ahoz aho darabilkite parte hartzea, baina udalaren jarduna herritarrei hurbiltzeko aukera duten bakoitzean ezezko borobila ematen diote.

watch?v=UNbATnXZrok&feature=plcp

herritarren parte hartzea

Mai 15 2011
Maitane Suarez, Blanca Unzu, Alfredo Mina eta Ainhoa Martínez

Maitane Suarez, Blanca Unzu, Alfredo Mina eta Ainhoa Martínez

Burlatak behar duen aldaketa politiko eta soziala zure esku dago.

Horregatik, BILDUBURLATA-k Udalaren ateak ireki eta herritarron benetako parte hartzea ezezik kudeaketa gardena ere bultzatuko du.

Hartarako, demokrazia partizipatiboa indarrean jartzeko, beharrezkoak diren tresna eta baliabide guztiak martxan jarriko ditugu: udal batzorde irekiak, eztabaidak, kontsultak, aurrekontu parte hartzaileak…