Burlatako Udalak Mikelen askatasun eskaria babestu egin du

Burlatako Udalaren osoko bilkurak, Mikel Almandoz Erbitik, Burlatako bizilagunak egindako baldintzapeko askatasun eskariaren aldeko mozioa onetsi egin du. BILDU-k, NABAI-k eta I-E-k babestu egin dute mozioa, PSN eta Méndez (UPN) abstenitu egin dira eta UPN-k eta PP-k kontrako bozka eman dute.

Mikel Burlatatik 750 kilometrotara preso daukate, Trasconeko (Frantzia) presondegian. Dagoeneko Pariseko Epaitegiak ezarritako zigorraren 2/3-ak bete ditu, hortaz, frantziako kode penalaren arabera, baldintzapeko askatasunari dagokion xedapenari heldu dakioke.

Hauxe da Burlatako Udalak onetsitako mozioa:

  1. Udal honek, Mikel Almandoz Erbitik, gaur egun Tarasconeko (Frantzia) presondegian dagoen Burlatako bizilagunak egindako baldintzapeko askatasunaren eskariari babes osoa ematen dio.
  2. Udal honek, aipatu baldintzapeko askatasun eskaria onartua izatea espero du, Mikel berehala aske utziz.
  3. Mikel Almandoz Erbitik egindako baldintzapeko askatasun eskariaren inguruan Udal honek adostutakoa Pariseko Cour d’Appel-era helarazi.